XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bera ikusi nairik, Arantzazura etortzea, gueyenak artutako mesedeakgatik esker zintzo-biotzekoak ematera, eta guziak aurrerako laguntasun-eske.

Irudi santua aguertuta bereala asi ziran kristauak, batez ere euskaldunak , pillaka mendi miraritsu onetara igotzen; eta erri asko ziran urteoroko prozesioa eguiten zutenak: oraindik gaur ere, añ dembora negargarrietan arkitzen guerala, badira erriak (eta len gueyago ziran) oitura santu onetan dirautenak.

Guipuzkoatik dira: Oñati bere Araoz eta Uribarriko auzo biakin, Arechabaleta, Zegama, Segura, Mutiloa ta Zerain.

Arabatik: Luzuriaga, Axpuru, Narbaja, Arriola, Zurbano, Junguitu, Heredia, Larrea, Gordoa, Ilarraza, Ozaeta, Ulibarri-Arrazua, Matauko, Ermua, Elguea eta Laurea deritzan ballera.

¡Aurrera, erri maiteak, Ama Birjiña Arantzazukoaren izeneko oitura zar orretan!.

Erriak bezela, entzuterik aundieneko personak ere ikusi nai izan dute Birjiña zoragarri au.